XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baso hauetako espezie nagusia Koniferoen subklaseko zuhaitz bat izan ohi da, eta baso hostogalkorretan ez bezala, baso guztia espezie hauetariko bakar batez osoturik egoten da.

Oihanartea gehienbat iratzeek osotua agertzen da, belar-geruza ia ez da existitzen.

Urritasun honen arrazoia zera da: koniferoek, lurzorua azidotu eta humusez urri bihurtzeko eragin handia edukitzea.

Animalien arteko biztanleei dagokienez, Intsektu, Hegazti, Karraskari eta beste Ugaztun batzu ditugu.

Baso hauetako baldintza klimatiko gogorren ondorioz, bizitza oso zaila da batez ere neguan.

Udan, bizitza errazagoa izateagatik, landareak hazi eta animaliak ugaldu egiten dira, gainera animaliek umeak hazten dituztelarik.

Udazkena heltzerakoan, elikagaiak urrituko diren sasoiaren hurbiltasuna iragartzen da, eta animaliak negua igarotzeko prestatzen hasten dira.

Batzuk, hartzak adibidez, organismoan erreserbak gordetzen dituzte, hibernazio-denboran habietan babesturik daudenean, beraietaz elikatzeko.

Katagorriek eta kastoreek despentsak betetzen dituzte, honela janik gabe geratzeko arriskua gaindituz.

Altzeek, erbiek eta beste belarjale batzuk, haragijaleek bezala, neguan zehar bizitza aktiboa eginez segitzen dute, jatekoa etengabe bilatuz eta aterpeetan babestuz.

Espezie asko, sasoi honetan, lekuz aldatzen dira, elikagaia ugariagoa den tokietara migratuz.

Dena den, neguan zehar izaki-kopuru handia hiltzen da, eta udaberrira hobekien hornituak helduko dira eta hauek izango dute bizirik irauteko ahalmen handiagoko ondorengoak emateko posibilitatea.

4.1.1. PTERIDOFITOAK DIBISIOA.

Pteridofitoak Kormoa deritzon egitura somatikoa duten lehen landareak dira.

Egitura hau sustrai, zurtoin eta hostoz osoturik dago.

Honegatik, Kormofitoen talde zabalean, hau da, goimailako landareetan sartzen dira.

Lehen Aroko azkenaldean garapen handia izan zuten, Karboniferoko landare ezaugarriak izanik.

Gaur egunean Pteridofitoen talderik garrantzitsuena iratzeak dira.

FILIZINEOAK KLASEA (IRATZEAK).

gainaldea / frondeak / azpikaldea / soroa / nerbioak / errizoma (zurtoina) / sustraiak / 7. eskema.

1. Frondearen zein aldetan kokatzen dira soroak?.

2. Nerbioak zeintzu ehunez daude osoturik?.

3. Zer zurtoin-mota dute iratzeek?.